Friday, March 16, 2012

Tutorialarekin zalantza

Kaixo,

Tutoriala egiten hasi naiz eta lortu dut tutoriala grabatzea, baina arazoak ditut audioarekin. Mikrofonoa ondo konektatuta daukat baino ez dit ezer ere grabatzen. Begira ibili naiz, probak egiten baina ez dut lortzen ahotsa grabatzerik. Zer izan litekeen baten batek baleki, eskertuko nuke laguntza.

Eskerrikasko
Onintza

Wednesday, March 14, 2012

Google reader eta Delicius blogean ikusgai jartzeko eman behar diren pausoak:

1. Behin norberak Delicius eta Google reader programak martxan jarri ondoren, blogean sartuko gara.
2. Blogean gaudela, "diseño" klikatu eta bertan ezkerreko zutabean berriz ere "diseño".
3. Jarraian, "añadir un gadget" eta bertan "imagen".
4. "imagen"-en barruan, "enlace" jartzen duen lekuan Delicius eta Google reader-eko helbideak sartu eta imagen jartzen duen lekuan irudia igo, ordenagailutik edota web-etik.
5. "Guardar" ondoren eta "guardar disposición".

Baliagarria izatea espero dut.

Onintza

Thursday, March 8, 2012

WEBQUESTEN ADIBIDEAK



Gogoratzen al duzue Didaktikan, Enekoren bidez inoiz nola ikusi izan genuen Webquestaren adibideren bat?

Ba hementxe uzten dizuet Enekok jarri zigun esteka. Adibide asko daude bertan eta benetan, oso interesgarriak, nire ustez behintzat oso baliagarriak eskolan lantzeko. 


Bestalde, Harkaitzen blogean Helbide interesgarrien barruan beste esteka bat dago, tutoriala eta guzti duena.

Webquest: gelan ordenagailu bidez informazioa, jarduerak, saioak... lantzen dira bertan modu gidatu batean 
( sarrera, ataza, prozesua,ebaluazioa, ondorioa).

Ainere  

Monday, March 5, 2012

BIDEOAK GRABATU ETA EDITATU

Kaixo,

Bideo bat egitea gustatuko litzaizukeela eta ez dakizula nola, lasai, oso erraza da ta.Nik duela pare bat asteburu esperimentatu nuen ta...(adituok zaretenoi, txorakeriatzat joko duzue nire azalpenak, baina ni bezala zabiltzaten hasiberrientzat, lagungarri izan daitekeelakoan...)

- Mugikor batekin grabatu zenezake bideoak. Bat baino gehiago egin zenezake.

- Nire ordenagailuak bideoak editatzeko programa bat zekarren, zuek ere izan zenezaketena, eta oso oinarrizkoa eta erraz erabiltzekoa. (Windows Movie Maker).

- Windows Movie Maker, programa honetan, mobilarekin grabatutako bideo ezberdinak, konposatzeko, aurrena formatuz aldatu behar izan nituen.

- Mugikorreko bideoak (.mov) formatutik (.avi) formatura pasatu nituen. Horretarako, honako aplikazioa erabiliz (lasai ez dago ezer deskargatu beharrik online egin daiteke eta)


- Behin mugikorrarekin grabatutako bideoak formatuz eraladatuta, windows movie maker ekin moztu, itsatsi, etab...bigarren pista batean, musika ere sartu zenezake, eta nahi izanez gero efektu ezberdinak sartu.

- Behin bideo bakarra neukala, (.mswmm formatuan), blogera ezin igota nabil.
Beraz, norbaitek hau nola igo azalduz gero, bizitza guztirako eskertuta geratuko nintzake...
Ez dakit pisutsuegia delako edo daukan formatuagatik den. Hala ere, (.mswmm formatua .avi formatura) aldatzen saiatu naiz baina ez dut lortu.

Eskerrik asko,
Ugaitz.

Wednesday, February 29, 2012

Delicious

Hau aurkitu dut gaur deliciousen

http://www.aulablog.com/blog/blog/2012/02/28/nuevo-diseno-y-nuevas-funcionalidades-de-delicious/

Naroa


Nire blogean irudi "galeria bat " jarri dut, etengabe mugitzen diren presentazio hoietako bat,  baina ez dakit irudi hoiek nire ordenagailutik aukeratu ahal izateko zer egin behar dudan. Norbaitek badaki nola egin daitekeen¿¿

Maider

Thursday, February 16, 2012

Pestañak Blogger-en

Zuon blogean "pestanak" jarri nahi badituzue jarraitu behar diren pausuak honako hauek dira:
-Bakoitzaren blog-etik "diseno" klikatu.
-Hurrengo pantailan ezkerreko zutabean "paginas" klikatu eta gero "pagina nueva" jartzen duen tokian klikatu eta eman "pagina en blanco"ri.
-Idatzi tituloan zerbait eta gero "guardar eta publicar".
-Bueltatzen zarete berriro aurreko pantailara eta klikatu "pestanas principales" eta guardar disposicion.
-Gero badakizue berriro "ver blog".

Ikusten dozuenlez oso bide erreza. Espero dut baliogarria izatea.

Arazoak ditut "n"a eta tildeak idazteko, sentitzen dut horrela idatzi beharra.