Kaixo,
Bideo bat egitea gustatuko litzaizukeela eta ez dakizula nola, lasai, oso erraza da ta.Nik duela pare bat asteburu esperimentatu nuen ta...(adituok zaretenoi, txorakeriatzat joko duzue nire azalpenak, baina ni bezala zabiltzaten hasiberrientzat, lagungarri izan daitekeelakoan...)
- Mugikor batekin grabatu zenezake bideoak. Bat baino gehiago egin zenezake.
- Nire ordenagailuak bideoak editatzeko programa bat zekarren, zuek ere izan zenezaketena, eta oso oinarrizkoa eta erraz erabiltzekoa. (Windows Movie Maker).
- Windows Movie Maker, programa honetan, mobilarekin grabatutako bideo ezberdinak, konposatzeko, aurrena formatuz aldatu behar izan nituen.
- Mugikorreko bideoak (.mov) formatutik (.avi) formatura pasatu nituen. Horretarako, honako aplikazioa erabiliz (lasai ez dago ezer deskargatu beharrik online egin daiteke eta)
- Behin mugikorrarekin grabatutako bideoak formatuz eraladatuta, windows movie maker ekin moztu, itsatsi, etab...bigarren pista batean, musika ere sartu zenezake, eta nahi izanez gero efektu ezberdinak sartu.
- Behin bideo bakarra neukala, (.mswmm formatuan), blogera ezin igota nabil.
Beraz, norbaitek hau nola igo azalduz gero, bizitza guztirako eskertuta geratuko nintzake...
Ez dakit pisutsuegia delako edo daukan formatuagatik den. Hala ere, (.mswmm formatua .avi formatura) aldatzen saiatu naiz baina ez dut lortu.
Eskerrik asko,
Ugaitz.
Kaixo “Kapricornio” laguna, gaur eguzkia zure alde dago, zure zalantzak argitzeko naukazu hemen.. (jajajaa!)
ReplyDeleteKontua da nik ere zure arazo berdintsua izan dudala, alegia, behin Movie Maker-ean bideoa bukatu eta gero, blogera ezin bidali ibili naizela, baina azkenean, lortu dut, horratx:
Bideoa bukatutzat eman eta gero “ archivo, guardar proyecto”-ri eman beharrean, “publicar en este equipo”-n gorde behar izan nuen, ondoren nire artxibategian gorde ahal izateko.
Nire bideoa 10 minututakoa zen (pisu asko omen da hori) eta denbora izugarria pasa zuen kargatzen, beraz lasai hartu.
Ea horrekin sortea duzun, animo, Venus Aries-en sartuko da eta zorteko izango zara Kipuli..
Kaixo Agatha, asko eskertzen dizut zure laguntza, beste galdera bat ere baneukan, ta jarri duzuen telefono zenbaki horretara deika nabil baina ezin lortu ta bertan idaztea erabaki dut azkenean.
ReplyDeleteEa teknologia berrien ikasgaia gainditzea lortuko ote dudan galdetu nahi nizun, beharrezkoa bada, jarriko ditut zuk gomendatzen dituzun kandela txuri horiek.
Windows movie makerraren ingurukoari dagokionez, egingo dut saiakera.
Agatha, bihotzez eskerrik asko!
kipuli